Find

Aurkitu aparkatzeko toki libreak arazo gutxiagorekin

Ezinezkoa dirudi, ezta? Ahaztu zure aurrean aparkatzeko tokiaren bila dabiltzan gidari mantsoez, edo tokia bilatzerakoan bueltaka ibiltzeko beharraz. Guk ere izan dugu amets hori, eta errealitate bihurtu dugu. FINDek, gure aplikazioaren funtzionalitate sarituak, aparkatzeko toki libreak non dauden erakutsiko dizu. Europako hiri handi askotan eskuragarri dago.

why easypark

Hiriak bizigarriagoak bihurtzen ditugu

FINDek kutsadura murrizten laguntzen du ere.

Zenbatetan ibili zara bueltaka aparkatzeko toki bat aurkitzekotan? Aparkatzeko tokia aurkitzeko bueltak ematea hirietan auto-ilarak sortzeko arrazoietariko bat da, hori alda dezakegu. EasyPark FINDekin zuzenean joan zaitezke kalean edo aparkaleku batean aparkatzera, leku bat aurkitzeko aukerarik onena non izango duzun esango dizu. Pentsa zenbat denbora, gasolina eta emisio aurreztuko zenituzkeen. Hau da gure lan egiteko moduetako bat hiriak bizitzeko errazagoak izan daitezen.

Ez da zortea, teknologia adimenduna baizik !

Probabilitatea kontu handiz kalkulatzen da

Jada ez duzu zorterik behar. FINDek, gure ezaugarri iraultzaileak, gailu konektatuen datu enpirikoak eta 10 iturri baino gehiagoko datu estatistikoak konbinatzen ditu. Gure metodoak aukera ematen dizu zure helmugatik gertu kale edo parkinetan doako aparkalekuren bat aurkitzeko, zoazen tokira zoazela ere erlaxaturik heltzeko.

parking map

Aurkitu azkarrago aparkatzeko tokia

1
Download

Deskargatu aplikazioa

Kontu bat sortu eta mapa aztertu EasyPark aplikazioan.

2
Tap find

Sakatu FIND

FIND botoi borobila ikusiko duzu maparen goiko eskuineko izkinan.

3
Probability

Ikusi probabilitatea

Mapako kaleen kolorea aldatuko da aparkatzeko tokia aurkitzeko probabilitatearen arabera. Kalea sakatu probabilitate zehatzagoa lortzeko.

easypark image

Has zaitez gaur bertan

Izan zaitez autoak aparkatzeko eta kargatzeko modu errazagoa aurkitu duten milioika gidarietako bat. 

  • 5 izarreko 450 000 balorazio baino gehiago

  • 4,7ko batez besteko baloratzea App Store-n

  • % 88ko asebetetzea bezeroentzako arreta zerbitzuarekin