easypark image

Zure negozioaren neurrira
eginiko harpidetzak

Autonomoa, negozio txikia edo enpresa handiago baten parte bazara ere, harpidetzak ditugu zuretzat aukeran. Neurrira egindako eskaintzak, zuri eta zure langileen beharrei egokituko zaizkizuenak. Gure zerbitzuari etekin handiena atera ahal izateko.

Alderatu gure harpidetzak

EasyPark Business-en harpidetzak funtzionaltasun erraz eta adimendunak eskaintzen dituzte, kostu operatiboak murrizten eta aparkatze-gastuak kudeatzen lagunduko dizutenak. Zure negozioari gehien komeni zaion harpidetza erabakitzeko laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu!

*Aparkatze- eta karga-kostuak operadorearen tarifen arabera kobratzen dira. BEZa ez dago barne.

Business Pro

Zuk eta zure lankideek hilean bost aldiz baino gutxiagotan aparkatzen baduzue, Business Pro gomendatzen dizuegu. Ordaindu hileroko harpidetza-kuota baxua, aparkatzen duzunean EasyPark-en zerbitzu-saria gehi aparkatze-kostuak.

Jasoko duzuna

Erregistratze-saria: 19,90 €* erabiltzaile bakoitzeko

Hileko harpidetza-kuota: 3,99 €* erabiltzaile bakoitzeko

Zerbitzu-saria: 0,3 €* aparkatze-transakzio bakoitzeko 

Aparkatze-kostuak: Operadoreen tarifen arabera*

Autozerbitzu ataria eta mugikorretarako aplikazioa

Faktura bakarra hilero

Ordainketa talde bakoitzeko fakturazioa

Erabiltzaile- eta ibilgailu-murrizketak kudeatzea

Hasierako prestakuntza digitala

Bezeroentzako arreta

Business Premium

Zuk eta zure lankideek hilean bost aldiz baino gehiagotan aparkatzen baduzue, Business Premium gomendatzen dizuegu. Ordaindu hileroko harpidetza kuota, baina ez ordaindu EasyPark-en zerbitzu-saririk transakzioengatik, aparkatze-kostuez gain.

Jasoko duzuna

Erregistratze-saria: 19,90 €* erabiltzaile bakoitzeko

Hileko harpidetza-kuota: 5,99 €* erabiltzaile bakoitzeko

Ez dago transakzioagatiko zerbitzu-sari bereizirik aparkatzen duzunean

Aparkatze-kostuak: Operadoreen tarifen arabera*

Autozerbitzu ataria eta mugikorretarako aplikazioa

Faktura bakarra hilero

Ordainketa talde bakoitzeko fakturazioa

Erabiltzaile- eta ibilgailu-murrizketak kudeatzea

Hasierako prestakuntza digitala

Bezeroentzako arreta

Eskaintza pertsonalizatua

Zure beharretara egokitutako harpidetza. Lortu enpresentzako funtzionaltasun estandarrak eta osagarriak, edo zerbitzu espezializatuak gehien komeni zaizunaren arabera. Enpresa ertain eta handientzat ezin hobea.

Jaso dezakezuna

Erregistratze-saria : Hitz egin dezagun

Hileko harpidetza: Hitz egin dezagun

Zerbitzu-saria: Hitz egin dezagun

Aparkatze-kostuak: Operadoreen tarifen arabera*

Autozerbitzu ataria eta mugikorretarako aplikazioa

Faktura bakarra hilero

Ordainketa talde bakoitzeko fakturazioa

Erabiltzaile- eta ibilgailu-murrizketak kudeatzea

Hasierako prestakuntza digitala

Kontu handietarako laguntza berezia

Pakete konbinatuak

Zerbitzu espezializatuak

Funtzionaltasun osagarriak

Coverage

2,500+

hiri baino gehiago, 20 herrialde baino gehiagotan              

B2B

100 000+

bezero baino gehiago EasyPark Business-en

On offstreet

Aparkaleku eta kaleetako estaldurarik onena Europan

Ezagutu zure negoziorako aukera gehiago

EP_Images_Business_men_Low_1920x1441

EasyPark Business Share

Zure langileek askotan erabiltzen dute ibilgailu bera? Gerta daiteke erabiltzaile bakoitzeko ordaintzea zuretzako onena ez izate. Auto bera pertsona askok erabili eta partekatuko badute, badugu konponbide bat zuretzako: EasyPark Business Share.

EP_Image_B2B_Low_1900x1267

EasyPark Business Auto-stop

EasyPark Auto-stopek azken teknologia erabiltzen du esperientzia ezin hobeagoa emateko. Autoak aparkalekutik alde egiten duen unean, aparkaldia automatikoki amaitzen da. Zerbitzu telematikoen hornitzaile batera harpidetu beharko zara, baina horrekin lagun diezazukegu.

guest parking

EasyPark Business Guest Parking

Zure bezeroei edo gonbidatuei esperientzia ezin hobea ematearekin amesten duzu? EasyPark Guest Parking erabilita, gure autozerbitzuko ataritik ibilgailu baten edo gehiagoren aparkaldiak aldi berean hasi edo programa ditzakezu, aplikazioa erabili gabe. Aparkaldiak hasi, amaitu edo luzatu ditzakezu zure mahaitik.

Hastea erraza da

Kontua azkar eta erraz sor dezakezu. Langileak gehitzea ere nahiko azkar egin daiteke, eta, behin gonbidatuta, aplikazioa deskargatu eta segundo gutxitan aparka dezakete. Ikusi zein azkar pasa zaitezkeen izena ematetik aparkatzera:

1
Quick registration

Erregistratu minutu gutxitan

Bete enpresaren informazioa eta ordainketa datuak. Zure kontua sortu izanaren berrespena jasoko duzu.

2
Start Parking

Aparkatu

Gehitu langileak zure kontura. Ondoren, aplikazioa deskargatu eta aplikazioarekin aparkatzeko laguntza lor dezakete.

3
simple invoice

Fakturazio erraza

Jaso faktura hilabete bakoitzaren hasieran. Autozerbitzu ataritik erraz eskuratu eta esporta daitezke txosten zehatzak.

Harremanetan jarri

Galderarik baduzu, edo eskaerarekin aurrera jarraitu nahi baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan! Deitu iezaguzu (+34) 911 23 95 00 telefonora edo bete zure informazioa hemen, eta ahal bezain laster jarriko gara zurekin harremanetan. Jada enpresa-bezeroa bazara eta galderaren bat baduzu, jo gure laguntza atalera.

contact us