EasyParkekin estazionatu

Behin EasyPark irekita eta zure mugikorreko GPS datuak erabiltzeko aukera ematen badiguzu, apliklazioak zure kopapena automatikoki antzemango du (badaezpada ere kokapen zuzena dela berretsi) eta bertako eremu-kodea agertuko zaizu. Mapatik, kokapen ikurra, zauden tokira edo estazionatu nahi duzun eremura mugi dezakezu edota helbidea eta eremu-kodea idatziz (baldin badakizu) estazionatu dezakezu ere.

Estazionatu nahi duzun ibilgailuaren matrikula aukeratu. "P" ikurra sakatu, denbora aukeratzeko gurpila erlojuaren orratzen norantzan mugitu eta "Hasi" botoia sakatu. Estazinonamenduaren informazioa ordulari digitalaren azpian agertzen den "xehetasunak"-etan topa dezakezu.

Estazionamenduari denbora gehitzeko, gurpila berriz ere erlojuaren orratzen norabidean mugitu dezakezu eta denbora murriztu nahi baldin baduzu, gurpila erlojuaren orratzen kontrako norabidean mugitu besterik ez duzu. Amaiera ordu berria onartu. Estazionamendua eten nahi baldin baduzu "Gelditu" botoia sakatu eta listo! Estazionamenduaren denbora eta kostua doiturik geratuko zaizkizu*

*Madrilen ezarrita dauden arauen arabera "Gelditu" funtzioa ezin da erabili.

Lasai egon, ikuskatzaileek zure matrikula eskaneatu eta estazionamenduaren datu guztiak jasoko dituzte. Nahiz eta Espainiako estatuan ez den behar, jakizu, europako herrialde batzuetan pegatina edo ohar bat utzi beharko diezula ikuskatzailei zure ibilgailuaren haizetakoan.